Kaixo!
Aritz Etxeberria Altuna naiz
Web garatzailea, proiektu kudeatzailea, lantalde antolatzailea, ekitaldietarako fotomatoi langilea eta aita.
Egiten dudana
Urteen esperientziak elkarren artean bateragarriak dire lan ezberdinak egitera eraman nau.
WordPress garatzailea
Webguneak neurrira egiten ikasi nuen, eta gero WordPress nire bidean gurutzatu zen. Fontend eta backend garapena burutzen dut.
Ekitaldietarako fotomatoia
Argazkilaritza gustuko dut. Eta webguneak egiten ditut. Batura horretatik atera zen ekitaldietarako fotomatoia eskaintzeko aukera.
Proiektu kudeatzailea
Webguneen garapenak eta fotomatoi zerbitzua eskaintzeak lana bere osotasunean kudeatzeara eraman nau. Taldean lan egitea ohiko dut, ezagutza ezberdinak dituzten kideak batuz.
Niri buruz
Alde teknikoez haratago, nire beste ezaugarri batzuk.
Donostiarra, euskalduna, euskaltzalea... eta aita!
Izatez, pertsona lasaia, lagunkoia. Entzuten eta hausnartzea gustuko dut, baina beharrezkoa denean erabaki azkarrak hartu ditzaket.
Lana bizitzaren parte bezala ulertzen dut. Baina beste edozeren aurretik familia dagoela argi daukat.
Nire esperientzia
2007tik hainbat esparrutan aritu naiz. Lanean gauza berriak ikertzeko aukera izan dut, pertsona bezala garatzeko ekarpena izan delarik.
Proiektu kudeatzailea
Webguneen garapenarekin loturiko proiektuen eta fotomatoi zerbitzuaren kudeaketa integrala. Bezeroarekin bildu, aurrekontua osatu, proiektu edo zerbitzuaren pausuak zehaztu…
Lantalde antolatzailea
Ekitaldietarako fotomatoiean, proiektua osotasunean kudeatzeaz gain zerbitzua ematen dut, eta aldi berean, beste zerbitzuetara doazen lankideen antolaketa burutzen dut.
WordPress
Nire kabuz hasi nintzen WordPress-en tripak ezagutzen. Bere egitura ezagutzea oinarrizkoa da proiektua behar bezala antolatzeko.
Elementor
WordPress-eko editore bisual bikaina. Orriak diseinatzeko aukera zabalak ditu eta neurrira egindako programazioa txertatzeko bidea ematen du.
HTML, CSS eta PHP
Webguneen garapenaren oinarria. Neurrira egindako webguneetan nahitaezkoa, eta WordPress webguneetan ere aplikagarria.
Ikasketa eta lan esperientzia
Urtetan zehar ikasketa eta lan esperientzia ezberdinak izan ditut.
2004
Euskara C1 maila
Euskara ama hizkuntza dut, eta Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ziurtagiria lortu nuen.
2007
Informatika-aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikaria
Web garapenean nire kabuz ikasten aritu ondoren goi-mailako ikasketak burutu nituen AEG Ikastetxean (oraindik ez zen web aplikazioen garapena ikasketa bezala existitzen!)
2007
Praktikak: phalax.com
Teknikari izateko praktikak burutu nituen (phalax.com)
2008
Web Diseinu eta Programazioko Masterra
Donostiako ÁREA escuela de diseño ikastetxean urtebeteko ikasketa hauen ondoren lan munduan murgildu nintzen
2008-2011
Norsis Creaciones
Praktikak burutu eta lanera! HTML eta CSS maketazioa eta PHP programazioan lehen pausuak!
2012
Analista Programatzaile Masterra
Formakuntza jarraiaren parte bezala, Donostiako ÁREA escuela de diseño ikastetxean burututako ikasketa.
2011-2017
Ekintzailea: Arriaka!
Nire kabuz lanean hasita, webguneen garapenaz gain proiektuak bere osotasunean kudeatu nituen: aurrekontuen osaketa, proiektuen kudeaketa osoa, hirugarrenekin lankidetza…
2017-Jardunean
TaPuntu Kooperatiba
Webguneen garapenarekin jarraituz TaPuntuko lantaldean lanean ari naiz 2017tik. Eta 2021etik aurrera, Webguneen Garapena arloko kudeaketa daramat.
2017-Jardunean
LeClic Fotomatón
Web garapenaz gain, 2017tik ekitaldietarako fotomatoi langilea ere banaiz. Hemen, ekitaldietan lanean aritzeaz gain, kudeaketa osoa burutzen dut, lantalde antolatzaile izatea barne.
Niri buruz gehiago jakin nahi?
Informazio zehatzagoa nahi baduzue, hemen aukera!
- info@arriaka.eus